57 quotes found
"A zer parea! Karakola eta barea!"
"Abadearen lapikoa, txikia baina gozoa."
"Aberats izatea baino, izen ona hobe."
"Adiskidegabeko bizitza, auzogabeko heriotza."
"Aditu nahi ez duenak, ez du esan behar."
"Alferkeria, askoren ondamendia."
"Adiskide onekin, orduak labur."
"Agindua zorra, esan ohi da."
"Aita biltzaileari, seme hondatzaile."
"Aita ongi eginkari (xarakiten zau) seme berartrakari."
"Alferrak, beti lanez beterik."
"Alferrarendako lanik ez, eta astirik ez."
"Alferrarentzat jana eta langilearentzat lana, ez da inoiz faltako."
"Aditzaile onari, hitz gutxi."
"Alferrik da, ura joan eta gero, presa egitea."
"Amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen."
"Amen: Zu hor eta ni hemen."
"Apaizaren eltzea, txikia baina betea."
"Ardi galdua atzeman daiteke, aldi galdua berriz ez."
"Ardi txikia, beti bildots."
"Ardiak beeka egonik, ez du jaten belarrik."
"Arian, arian, zehetzen da burnia."
"Aŕian handiak yaten ditu tipiak."
"Arotzaren extean keŕena zurez."
"Arranoak lumak behar, txepetxak ere bai."
"Arrotz-herri, otso-herri."
"Aseak gosea ezin ikus."
"Aski ez duena, deusik ez duena."
"Asko baduk/n, asko beharko duk/n."
"Asko daki zaharrak, erakutsi beharrak."
"Asko dakin/k/zu, bizitzen baldin badakin/k/zu."
"Askoren mina, tontoen atsegina."
"Asto askok, lasto asko."
"Astoari ezin mendeka, mendeka albardari."
"Aukera maukera, azkenik trankera."
"Aurrera begiratzen ez duena, atzean dago."
"Bat izatea hobe, bi itxo egitea baino."
"Azeri zaharrak ile zaharra uzten du, aztura zaharrik ez."
"Azeria solas ematen zaukanean ari, gogo emak heure oiloari."
"Azken gaizto egingo duk, txoria, gazterik egiten ez baduk habia"
"Berbak handiak, ezkurrak txikiak."
"Bere etxe pobrea, erregearena baino hobea."
"Bihotzean dagoena, mihira irten."
"Bururik ez duenak, hankak ibili behar."
"Ez egin gaitzik eta ez izan beldurrik."
"Lehenean barka, bigarrenean urka."
"Mendiak mendiaren behaŕik ez, bainan gizonak gizonaren bai."
"Nahi dukana hiretzat, besterentzat."
"Nola bizi, hala hil."
"Nola soinu, hala dantza."
"Ongi nahi hauenak negar eginaraziko dauk/daun/dizu, gaizki nahi hauenak barre eginaraziko dauk/daun/dizu."
"Osasuna, paregabeko ondasuna."
"Untsa habiatu den lana, erdi akabirik."
"The price of freedom is to decide moral and political issues."
"The Basques are Argonauts with very fragile ships."
"Cést un langage estrange que le Basque... On dit qu’ils s’entendent, je n’en croy rien."
"Basque is demonstrably related to other languages... a scientific analysis of the evidence leads to the most probable conclusion that Basque is, at first remove, most closely related to the North Caucasian language family."